2012-01-25

URAREN ZIKLOA HIRIAN

 Gure hiri, herri eta azken finean gure etxera heltzen den ura, ez da iturburutik zuzenean etortzen, hainbat pausu eta prozesu jasaten ditu gizakumeentzat edangarria eta erabilgarria izan arte. Gero, behin erabilia izan danean, ura ibai eta itsasora bueltatu behar da, bidean garbituko da kutsagarria gerta ez dadin.

Bilbon edaten den urak egiten duen bidea (gazteleraz):

Nafarroako adibidea (gazteleraz):
Edateko uraren trataera



Hondakin uren trataera:



Animazio elkarreragile honek zure laguntza eskatzen du hainbat arazo konpontzeko:


Nola zaindu ura? (gazteleraz)


Gai honen gainean, bideo zerrenda hau interesgarria izan daiteke (euskeraz eta gazteleraz):



2012-01-22

ELEKTRONIKA

Elektronika, elektrizitate fenomeno fisikoetan oinarritzen den ezagutzak dira. Elektronikan osagai bereziak erabiltzen dira, horregatik bakoitzaren funtzionamendua, ikurra, erabilpena jakitea garrantzitsua da. Ekoizleek osagai bakoitzaren ezaugarri zehatzak argitaratzen ditu: gaur egun nahikoa da bilatzaile batean osagaiaren kodea idaztearekin bere ezaugarriak lortzeko.

Elektronika bi talde nagusietan banatzen da: ANALOGIKOA eta DIGITALA.

Osagai analogikoei buruz teoria eta oinarri izango diren testuak hemen lortu daitezke: http://www.elhuyar.org/edizioak/es/Elektronika-Analogikoa/123  . (Elhuyarrek dohainik jartzen dituen testuak eskuratzeko izen-ematea beharrezkoa da). 

ERRESISTENTZIA

Erresistentzia elektrikoaren  fenomeno fisikoa ulertzeko kontutan izan behar da korronte elektrikoa gertatzen denean, elektroiak eragozpenak izaten dituztela materian zehar higitzen direnean. Eragozpen edo oztopo horri erresistentzia deitzen zaio. Gorputz zilindriko batek zenbateko oztopo jartzen duen korronte elektrikoari jakiteko kontutan izan behar diren aldagaiak hurrengoak dira: gorputz horren material mota (ρ( edo erresistibidadea),  luzera (L) eta gorputzaren mozketaren ondorioz duen azalera (A). Hurrengo java animazioaren bidez bakoitzaren eragina ikusiko duzu:




                                 

Erresistentzia osagai pasibo bat da. Elektronikan oso erabilia, intentsitatea eta tentsioa balioak kontrola daitezke. Mota askotakoak daude. Finkoak, aldagarriak , ez linealak, ... Finkoen artean badaude batzuk koloredun eraztun batzuk dituztenak, marka horiek euren balio ohmikoa adierazten dute. Hurrengo helbidean aplikazio desberdinen estekak dauzkazu kolore kodea errezago deszifratzeko:

http://todotecnicoymas.blogspot.com/2011/08/como-saber-el-valor-ohmico-de-una.html



Erresistentzia finko mota desberdinak
Erresitentzia finkoaren ikurra.





Kolorea
1. eraztuna
2. eraztuna
3. eraztuna
Biderkatzailea
4. eraztuna
Perdoia
beltza
0
0
×100

marroia
1
1
×101
±1%
gorria
2
2
×102
±2%
laranja
3
3
×103

horia
4
4
×104

berdea
5
5
×105
±0.5%
urdina
6
6
×106
±0.25%
morea
7
7
×107
±0.1%
grisa
8
8
×108
±0.05%
zuria
9
9
×109

urrea


×0.1
±5%
zilarra


×0.01
±10%
kolore gabe



±20%


Erresistentziei buruz informazioa wikipedian: 

Erresistentzia aldagarriak: potentziometroak, doigarriak.

Potentziometroa


Erresistentzia aldagarri doigarria

Ikur normalizatua
Erresistentzia ez-linealak, inguruko egoeraren baten menpe daude:
Argiaren arabera aldatzen direnei LDR izena ematen zaie.
Tenperaturaren arabera aldatzen direnak: PTC eta NTC
Tentsioaren arabera aldatzen den erresistentziak  VDR izena hartzen du
Erresistentzia hauek ikur hauen bitartez adierazten dira eskemetan:

2011-11-21

LANEN AURKEZPENA

Teknologiarako lan batzuk aurkezteko hiru modu hauek erabiliko dira:
     - Wiki baten bitartez.
     - Aurkezpenetarako software bat erabiliz.
     - Testu editore bat erabiliz.

Sarrera honen bitartez hiru modu horietarako dauden aukera desberdinak aipatu, aproposenak aholkatu eta erabiltzeko lagungarriak izan daitezken eskuliburu eta bideoak jarriko dira. Kasu batzuetan, software-a askea bada programa jeisteko helbideak jarriko dira.

WIKIA: Hasiera batean erabiliko dugun wiki zerbitzaria WIKISPACE izango da. Ondoren wikia zer den eta wikispaces-en nola ibili azaltzen duten bideo eta aurkezpen batzuk.

Zer da wikia?



Nola egin wiki bat wikispaces-en
Tutorial Wiki Spaces Eusk



AURKEZPENERAKO SOFTWARE-A:  Aukera desberdinak daude. 
     - Microsoft-eko Power Point. Office software paketearen zati bat da, beharbada ezagunena. Software itxia da, jabegoa ordaindu behar da.
     - OpenOffice-eko Impress. Aurrekoaren antza handia du. Software irekia, dohainik lortzen da hemen. Euskaraz itzulita dago. Esku liburua: hemen euskeraz, hemen gazteleraz.
     - Badaude web zerbitzari batzuk era hontako artxiboak internet sarean egin, gorde eta aurkezteko. Izena eman behar da: Google docs, Scribd, Slideshare , ...


TESTUAK IDAZTEKO SOFTWARE-A: Aukera desberdinak daude. 
     - Microsoft-eko Word. Office software paketearen zati bat da, beharbada ezagunena. Software itxia da, jabegoa ordaindu behar da.
     - OpenOffice-eko Writer. Aurrekoaren antza handia du. Software irekia, dohainik lortzen da hemen. Euskaraz itzulita dago. Esku liburua: hemen euskeraz, hemen gazteleraz.
     - Badaude web zerbitzari batzuk era hontako artxiboak internet sarean egin, gorde eta aurkezteko. Izena eman behar da: Google docs, ... 

TEKNOLOGIAREN HISTORIA

Gizartean ematen diren aldaketen isladapen teknologia mailan ematen direnak izan  daitezke, edo alderantziz da? Arrautza eta oiloaren arteko eztabaida berdinean erortzeko arriskua dago, zeinek du eragin handiagoa zeinengan, teknologia edo gizartea? Hurrengo loturetan objetu teknologiko desberdinak izan dituzten aldaketak historikoki aztertuko dira. Gauzak ez dira beti izan orain ezagutzen ditugun bezalakoak.

- IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHIko ikasleek eginiko wikia: teknohistoria

- IES Primeiro de Marzo, Baionako institutuko ikasleak eginiko web-a: Antes e agora

- Bizi arruntean erabiltzen ditugun hainbat objetuen jatorriari buruz ezer gutxi dakigu. Web honetan batzuena azaltzen zaigu: El origen de las cosas

Teknologiaren garapen historiko bat era labur batean azalduta une garrantzitsuenak aipatuz:



Azken urteetan teknologia berrietan emandako garapena eta honek izan duen eragina beste esparru batzuetan.