Blog honetan teknologia ikasgairako interesgarriak diren baliabideak aurkituko dira. Nahiz eta nire ikasleei zuzenduta egon, beharra duen edonori irekita dago. Klaseetan lantzen dugun gaien material osagarria aurkitu daiteke. Nik sortutako baliabideak baino, sarean aurki daitezkeenak, loturen bitartez, azalduko dira.
Objetu teknologikoak ez dira gaur egun agertzen diren modukoak izan, beren historia badakate. Ezagupen zientifiko eta teknikoak areagotzen joan diren neurrian, objetu eta teknikak ere joan dira hobetzen eta bere itxura aldatzen. Aldaketa hauen bilakaera historikoa adierazteko modu desberdinak baldin badaude, denbora lerroa edo timeline-a aproposena da era grafiko eta ikusgarri baten bitartez. Ondoren interneten, lainoan, on-line, eta dohainik diren batzuk aurkezten dira:
Teknologiarako lan batzuk aurkezteko hiru modu hauek erabiliko dira: - Wiki baten bitartez. - Aurkezpenetarako software bat erabiliz. - Testu editore bat erabiliz.
Sarrera honen bitartez hiru modu horietarako dauden aukera desberdinak aipatu, aproposenak aholkatu eta erabiltzeko lagungarriak izan daitezken eskuliburu eta bideoak jarriko dira. Kasu batzuetan, software-a askea bada programa jeisteko helbideak jarriko dira.
WIKIA: Hasiera batean erabiliko dugun wiki zerbitzaria WIKISPACE izango da. Ondoren wikia zer den eta wikispaces-en nola ibili azaltzen duten bideo eta aurkezpen batzuk.
AURKEZPENERAKO SOFTWARE-A: Aukera desberdinak daude. - Microsoft-eko Power Point. Office software paketearen zati bat da, beharbada ezagunena. Software itxia da, jabegoa ordaindu behar da. - OpenOffice-eko Impress. Aurrekoaren antza handia du. Software irekia, dohainik lortzen da hemen. Euskaraz itzulita dago. Esku liburua: hemen euskeraz, hemen gazteleraz. - Badaude web zerbitzari batzuk era hontako artxiboak internet sarean egin, gorde eta aurkezteko. Izena eman behar da: Google docs, Scribd, Slideshare , ...
TESTUAK IDAZTEKO SOFTWARE-A: Aukera desberdinak daude. - Microsoft-eko Word. Office software paketearen zati bat da, beharbada ezagunena. Software itxia da, jabegoa ordaindu behar da. - OpenOffice-eko Writer. Aurrekoaren antza handia du. Software irekia, dohainik lortzen da hemen. Euskaraz itzulita dago. Esku liburua: hemen euskeraz, hemen gazteleraz. - Badaude web zerbitzari batzuk era hontako artxiboak internet sarean egin, gorde eta aurkezteko. Izena eman behar da: Google docs, ...