Georg Simon Ohm |
Blog honetan teknologia ikasgairako interesgarriak diren baliabideak aurkituko dira. Nahiz eta nire ikasleei zuzenduta egon, beharra duen edonori irekita dago. Klaseetan lantzen dugun gaien material osagarria aurkitu daiteke. Nik sortutako baliabideak baino, sarean aurki daitezkeenak, loturen bitartez, azalduko dira.
GAIAK
1.BATX
2.BATX
3. DBH
3D MARRAZKETA
4. DBH
ADIERAZPEN GRAFIKOA
AKOTAZIOA
ANTOLAKETA
ARDUINO
BIRZIKLAPENA
BISTAK
DENBORA LERROAK
EKONOMIA
ELEKTRIZITATE ESTATIKOA
ELEKTRIZITATEA
ELEKTRONIKA
ENERGIA
ERAIKUNTZA MATERIALAK
ESCORNABOT
ESKALAK
ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIOAK
FABRIKAZIO PROZEDURAK
IKASLEEN LANAK
IKURRAK
INSTALAZIO ELEKTRIKOA
KALITATEA
KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK
LANEN AURKEZPENA
MAKINAK
MARRAZKETA
MATERIALAK
MEKANISMOAK
MERKATUA
METROLOGIA
NORMALIZAZIOA
PERSPEKTIBAK
PLASTIKOAK
PNEUMATIKA
PRAKTIKAK
PRODUKTUA
PROIEKTUAK
ROBOTIKA
SELEKTIBITATEA
SIMULAGAILUAK
SOFTWARE
TEKNOLOGIAREN HISTORIA
UR INSTALAZIOA
ZENTRAL ELEKTRIKOAK
2012-01-31
OHMen LEGEA
Elektrizitatean dagoen legerik garrantzitsuena. Legeari izena ematen dio zientzilariak hiru magnitute elektrikoen arteko erlazioa topatu zuen XIX. mendean.
Magnituteak Tentsioa (V), Intentsitatea (I) eta Erresistentzia (R) dira eta era honetan erlazionatzen dira: ( ikus hurrengo java animazioa).
2012-01-25
URAREN ZIKLOA HIRIAN
Gure hiri, herri eta azken finean gure etxera heltzen den ura, ez da iturburutik zuzenean etortzen, hainbat pausu eta prozesu jasaten ditu gizakumeentzat edangarria eta erabilgarria izan arte. Gero, behin erabilia izan danean, ura ibai eta itsasora bueltatu behar da, bidean garbituko da kutsagarria gerta ez dadin.
Bilbon edaten den urak egiten duen bidea (gazteleraz):
Nafarroako adibidea (gazteleraz):
Edateko uraren trataera
Bilbon edaten den urak egiten duen bidea (gazteleraz):
Nafarroako adibidea (gazteleraz):
Edateko uraren trataera
Hondakin uren trataera:
Animazio elkarreragile honek zure laguntza eskatzen du hainbat arazo konpontzeko:
Nola zaindu ura? (gazteleraz)
Gai honen gainean, bideo zerrenda hau interesgarria izan daiteke (euskeraz eta gazteleraz):
2012-01-22
ELEKTRONIKA
Elektronika, elektrizitate fenomeno fisikoetan oinarritzen den ezagutzak dira. Elektronikan osagai bereziak erabiltzen dira, horregatik bakoitzaren funtzionamendua, ikurra, erabilpena jakitea garrantzitsua da. Ekoizleek osagai bakoitzaren ezaugarri zehatzak argitaratzen ditu: gaur egun nahikoa da bilatzaile batean osagaiaren kodea idaztearekin bere ezaugarriak lortzeko.
Elektronika bi talde nagusietan banatzen da: ANALOGIKOA eta DIGITALA.
Osagai analogikoei buruz teoria eta oinarri izango diren testuak hemen lortu daitezke: http://www.elhuyar.org/edizioak/es/Elektronika-Analogikoa/123 . (Elhuyarrek dohainik jartzen dituen testuak eskuratzeko izen-ematea beharrezkoa da).
ERRESISTENTZIA
Erresistentzia elektrikoaren fenomeno fisikoa ulertzeko kontutan izan behar da korronte elektrikoa gertatzen denean, elektroiak eragozpenak izaten dituztela materian zehar higitzen direnean. Eragozpen edo oztopo horri erresistentzia deitzen zaio. Gorputz zilindriko batek zenbateko oztopo jartzen duen korronte elektrikoari jakiteko kontutan izan behar diren aldagaiak hurrengoak dira: gorputz horren material mota (ρ) ( edo erresistibidadea), luzera (L) eta gorputzaren mozketaren ondorioz duen azalera (A). Hurrengo java animazioaren bidez bakoitzaren eragina ikusiko duzu:
Erresistentzia osagai pasibo bat da. Elektronikan oso erabilia, intentsitatea eta tentsioa balioak kontrola daitezke. Mota askotakoak daude. Finkoak, aldagarriak , ez linealak, ... Finkoen artean badaude batzuk koloredun eraztun batzuk dituztenak, marka horiek euren balio ohmikoa adierazten dute. Hurrengo helbidean aplikazio desberdinen estekak dauzkazu kolore kodea errezago deszifratzeko:
http://todotecnicoymas.blogspot.com/2011/08/como-saber-el-valor-ohmico-de-una.html
Erresistentzia finko mota desberdinak |
Erresitentzia finkoaren ikurra. |
Kolorea | 1. eraztuna | 2. eraztuna | 3. eraztuna Biderkatzailea | 4. eraztuna Perdoia |
beltza | 0 | 0 | ×100 | |
marroia | 1 | 1 | ×101 | ±1% |
gorria | 2 | 2 | ×102 | ±2% |
laranja | 3 | 3 | ×103 | |
horia | 4 | 4 | ×104 | |
berdea | 5 | 5 | ×105 | ±0.5% |
urdina | 6 | 6 | ×106 | ±0.25% |
morea | 7 | 7 | ×107 | ±0.1% |
grisa | 8 | 8 | ×108 | ±0.05% |
zuria | 9 | 9 | ×109 | |
urrea | ×0.1 | ±5% | ||
zilarra | ×0.01 | ±10% | ||
kolore gabe | ±20% |
Erresistentziei buruz informazioa wikipedian:
![]() |
Potentziometroa |
Erresistentzia aldagarri doigarria |
Ikur normalizatua |
![]() |
Argiaren arabera aldatzen direnei LDR izena ematen zaie. |
Tenperaturaren arabera aldatzen direnak: PTC eta NTC |
Tentsioaren arabera aldatzen den erresistentziak VDR izena hartzen du |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)