2014-10-28

ERRESISTENTZIA II

Erresistentziaren gainean egiten den bigarren sarrera da hau. Aurrekoan, java aplikazio baten bitartez erresistentziaren parametro desberdinak aldatzen ziren eta bakoitzaren eragina ikus zitekeen: HEMEN. Oraingoan, Pilar Latorrek eginiko flash animazio bat jartzen dizuet. Animazio honetan, hezkuntz ertaineko maila baterako, erresistentziari buruz eta erresistentziarekin teorikoki esan eta egin daitekena laburtuta aurki dezakezu. 

Handiago ikusteko HEMEN

2014-10-22

AC/DC: KORRONTE MOTAK DESBERDINTZEKO ANIMAZIOAK

Korronte elektriko bi mota daude, korronte zuzena eta korronte alternoa. Lehenengoan elektroiak noranzko berdinean mugitzen dira denboran zehar, eta bigarrenean noranzkoa aldiro aldatzen da, hau da, joan eta etorri egiten di. Sorgailuaren arabera korronte bat edo beste izango dugu zirkuituan. Horrela, korronte zuzena sortzen dutenek, pilak eta bateriak dira horregatik polaritatea markatuta dute eta zaindu behar da zirkuitu batean konektatzen direnean. Bestalde, korronte alternoa sortzen duten sorgailuak zentral elektrikoetan egoten dira, eta horregatik etxean darabilgun korronte mota alternoa. Hauetan polaritatea ez dago ezarrita maiztasun konstante batean aldatzen delako


HANDIAGOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Grafikoki adieraziko bagenitu bi korronte mota hauek, zuzenak lerro zuzen baten itxura izango luke, denboran zehar bere balioa mantenduz. Alternoa, ordea, denboran zehar aldatzen denez, gora eta behera egiten du uhin sinosoidal bat irudikatuz, Uhin horren maiztasuna 50Hz-takoa da Europan, horrek zera esan nahi du, segundu batean polaritatea 50 aldiz aldatzen dela.

ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIOAK: GELETAKO ZIRKUITUAK

Ondorengo animazioaren bitartez etxeko gela desberdinetan aurki ditzakegun zirkuituak agertzen dira: puntu batetik, bitik eta hirutik pizten diren argiak hain zuzen ere. Zirkuitu hauek hiru era desberdinetan azaltzen dira: eskema teorikoan, unifilarrean eta praktikoan. Interesgarria sarrera atalean datorren azalpena zirkuitu hauen muntaketari buruz.


HANDIAGOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

2014-10-21

IKUR ELEKTRIKOEN GALDETEGIA

Osagai elektrikoak era errez batean irudikatzeko ikur batzuen bitartez adierazten dira. Ikur horien bidez, geroago muntatuko diren zirkuituak diseinatzen dira. Hasiera batean gehien erabiliko ditugun ikurrak fitxategi HONETAN aurkitzen dira (ASSA ikastolako wikitik hartua). Zenbat ikasi duzun frogatzeko ondorengo testa egin, non bikoteak egin behar dituzun osagai bakoitza bere ikurrarekin.


Luis Gil-Guijarro-ren lana: IES Bahia de Algeciras

2014-09-09

ENERGIAREN KONTSERBAZIO ETA TRANSFORMAZIOA

Ondorengo animazioen bitartez, alde batetik energia mekanikoaren kontserbazioa adierazteko balio dute, lehenengo biak, eta bestetik energiaren transformazioa azaltzeko eta ulertzeko baliagarriak izan daitezke. Elkarreragintasun handikoak,  PHET  orritik lortu dira. (Java erabiltzen dute. Animazioa, artxibo batean, norberan ordenagailura jeisten da eta bertan abiarazi behar da)


ENERGIAREN KONTSERBAZIOA (iturriaren esteka1, esteka2)
Energía en el Skate Park: Básico
Irudian klikatu



Pista de patinar
Irudian klikatu


(La versión en español de las animaciones: conservación1 , conservación2)


ENERGIAREN TRANSFORMAZIOA (iturriaren esteka)
Cambios y formas de energías
Irudian klikatu

(la versión en español de esta animación: transformación)

2014-05-03

TEKNOLOGIAREN PROZESU ETA PRODUKTUAK

Batxilergoko Industri Teknologian, "Teknologia prozesuak eta porduktuak" moduluaren barruan lantzen diren gaien artean, Kalitatea, Normalizazioa, Produktua eta Merkatua daude.  Lau gai hauen laburpena hurrengo dokumentuan bilduta dago:
(versión en español:  http://www.slideshare.net/teknoroman/calidad-normalizacionproductomercado)



2014-04-29

KALIBREA ETA MIKROMETROA

Piezak, makinak mekanizatu ondoren, neurtu behar dira ongi egina dauden ziurtatzeko. Barauts bat aukeratzerakoan bere diametroaren neurria baieztatzeko neurtu behar dut zuloa behar den tamainakoa egingo den jakiteko. Kasu hauetan kalibrea edo mikrometroa erabiliko da, segun nolako den pieza eta zein tamainakoa eta zer neurtu nahi dudan kontutan izanik. Derrigorrezko erraminta tailerrean mekanizazio lanak egiten direnean, bi neurgailu hauen erabilerari buruz oinarrizko informazioa hurrengo dokumentuan aurkiko da. (VERSIÓN EN ESPAÑOL: http://www.slideshare.net/teknoroman/calibre-y-micrmetro)




Kalibrearen erabilerari buruzko bideoa ondoren datorrena:

Kalibrearen erabilera praktikatzeko: (HANDITZEKO 1, HANDITZEKO 2)


Mikrometroaren erabilerari buruzko bideoa ondoren datorrena:

Mikrometroaren erabilera praktikatzeko: (HANDIETZEKO 1, HANDITZEKO 2)

2014-04-28

LAN ANTOLAKETA

Gizakiak animalia moduan izan duen arrakastaren zergaitietako bat,  produktu artifizialak eraikitzeko duen ahalmenagatik izan da. Objektu horien produkzioaren antolaketa modu desberdinetan egin da historian zehar. Lehenengo gizakietan norberak bere erropa eta erraminta egin behar baldin bazuen gerora, teknika eta material berrien erabilerarengaitik espezializatu beharra gertatu zen, gremioetan antolatu arte. Produkzio mota hauek industri iraultzarekin porrot egin eta maila handiko produkzioara jo egin zen. Hori lortzeko, lana produkzio kateetan antolatzen hasi ziren.

Hurrengo bideoan, produkzio katea eta bere garapena, eta horrek langilearengan izan duen eragina ikus daiteke:


"Garai modernoak" pelikulan, Charles Chaplinek produkzio kate hauen ondorioz langilean sortarazten zituen arazoak zalatzen ditu ikuspuntu komikoa erabiliz. (http://eu.wikipedia.org/wiki/Tiempos_modernos)

Taylorismoa eta Fordismoaren ondoren Toyotismoa dator, langileari protagonismoa ematen dio prozesu produktiboan:


2014-03-29

ELEKTRIZITATEAREN HITZAK

Zergaitik  objektu edo fenomenoak adierazteko erabiltzen ditugun hitzak, direnak dira? Noizean behin, hitzen jatorriari erreparatzea komenigarria izaten da. Nola, zergaitik, zeinek galdereei erantzuna aruki dezakegu bertan. Adibidez, elektrizitate hitza, asmatutako da?, ingelesetik dator?, XVIII. mendeko zientzilariek adostutako akronimo batetik dator? Hurrengo bideoaren bitartez, hitzaren jatorriaz gain, gaur egun elektrizitatearen hiztegian erabiltzen diren hitz desberdinen jatorria erakusten da. Honek, elektrizitatearen historiatik itzuli bat egiteko aukera ematen du baita ere.

ZENTRAL ELEKTRIKOAK: SORGAILUA

Zentral elektrikoetan elektrizitatea sortzen duen gailuak sorgailu edo alternadore izena hartzen du. 

Fenomeno elektromagnetikoez baliatuz energia mekanikoa elektrikoan bihurtzeko ahalmena du gailu honek. Hau da, turbinek duten bira mugimendua, elektroien mugimenduan bihurtzen da aparatu hauen barruan. 
Zentral hidroelektriko baten sorgailuaren alde mugikorra jartzen.
Eta hori nola lortzen da? Hari eroalez eginiko begizta bat eremu magnetiko baten barruan mugiaraziz.


Hau simulazio baten bitartez ikusteko, ondorengo animazioa jarraitu PHET web-orrian, bertan, Coloradoko Unibertsitateak denon esku usten dituen animazio gehiago aurki daitezke. (Java  instalatuta izan behar duzu)
 Sorgailua

.




Hasteko irudian klikatu


2014-03-13

MASA ALDATU GABE FABRIKAZIO PROZEDURAK

Edozer eraikitzeko pieza desberdinak behar dira. Pieza horiek egiteko modu desberdinak daude, material, zailtasun, jasan behar dituen esfortsuen arabera. Modu horien artean masa aldatu gabe sortzen diren piezak daude, eta hauek bi taldetan sailkatzen dira, moldearen bidez sortzen direnak eta behartuta beren itxura aldatzen dutenak. Hauen gainean sortutako materiala ondoren aurkezten da:

MOLDEAREN BITARTEZ:


ITXURAGABETZEAREN BITARTEZ


2014-02-13

PNEUMATIKA SIMULAGAILUAK

Osagai pneumatikoen funtzionamendua askoz hobeto ulertzen da animazio baten bitartez ikusten bada. Sarrera honetan, on line eta dohainik diren aukeren zerrenda bat egin dut, aproposa, batez ere, lehen azalpenak arbela digitalean emateko:


1.- Antonio Bueno teknologia irakasleak eginiko simulagailua. Sinplea eta oinarrizko elementuekin. Online eta dohainik. Orri osoan ikusteko HEMEN klikatu.


2.- LogicLab -ek eginikoa grafikoak zainduagoak ditu, errealitatera gehiago hurbiltzen da. Panel baten aurrean zaudela ematen du. Norberak hodiak jartzen ditu eta martxan jartzen du simulazioa. Online, 7 ariketa (Lessons) edo zirkuitu sinple muntatu daitezke, hasteko oso ondo dago. 




3.- Espainiko ministerioaren orrietan beste simulagailu hau aurki daiteke. Aurrekoen ezaugarriak betetzen ditu, on line eta sinplea. Handiago ikusteko HEMEN klikatu.


4.- Ingelesez dago hurrengo simulagailua. Eskerrak ikurrak denontzako berdinak direla. Handiago ikusteko HEMEN klikatu.