Erresistentzia elektrikoaren fenomeno fisikoa ulertzeko kontutan izan behar da korronte elektrikoa gertatzen denean, elektroiak eragozpenak izaten dituztela materian zehar higitzen direnean. Eragozpen edo oztopo horri erresistentzia deitzen zaio. Gorputz zilindriko batek zenbateko oztopo jartzen duen korronte elektrikoari jakiteko kontutan izan behar diren aldagaiak hurrengoak dira: gorputz horren material mota (ρ) ( edo erresistibidadea), luzera (L) eta gorputzaren mozketaren ondorioz duen azalera (A). Hurrengo java animazioaren bidez bakoitzaren eragina ikusiko duzu:
Erresistentzia osagai pasibo bat da. Elektronikan oso erabilia, intentsitatea eta tentsioa balioak kontrola daitezke. Mota askotakoak daude. Finkoak, aldagarriak , ez linealak, ... Finkoen artean badaude batzuk koloredun eraztun batzuk dituztenak, marka horiek euren balio ohmikoa adierazten dute. Hurrengo helbidean aplikazio desberdinen estekak dauzkazu kolore kodea errezago deszifratzeko:
http://todotecnicoymas.blogspot.com/2011/08/como-saber-el-valor-ohmico-de-una.html
Erresistentzia finko mota desberdinak |
Erresitentzia finkoaren ikurra. |
Kolorea | 1. eraztuna | 2. eraztuna | 3. eraztuna Biderkatzailea | 4. eraztuna Perdoia |
beltza | 0 | 0 | ×100 | |
marroia | 1 | 1 | ×101 | ±1% |
gorria | 2 | 2 | ×102 | ±2% |
laranja | 3 | 3 | ×103 | |
horia | 4 | 4 | ×104 | |
berdea | 5 | 5 | ×105 | ±0.5% |
urdina | 6 | 6 | ×106 | ±0.25% |
morea | 7 | 7 | ×107 | ±0.1% |
grisa | 8 | 8 | ×108 | ±0.05% |
zuria | 9 | 9 | ×109 | |
urrea | ×0.1 | ±5% | ||
zilarra | ×0.01 | ±10% | ||
kolore gabe | ±20% |
Erresistentziei buruz informazioa wikipedian:
Potentziometroa |
Erresistentzia aldagarri doigarria |
Ikur normalizatua |
Argiaren arabera aldatzen direnei LDR izena ematen zaie. |
Tenperaturaren arabera aldatzen direnak: PTC eta NTC |
Tentsioaren arabera aldatzen den erresistentziak VDR izena hartzen du |
No hay comentarios:
Publicar un comentario