Batxilergoko Industri Teknologian, "Teknologia prozesuak eta porduktuak" moduluaren barruan lantzen diren gaien artean, Kalitatea, Normalizazioa, Produktua eta Merkatua daude. Lau gai hauen laburpena hurrengo dokumentuan bilduta dago:
(versión en español: http://www.slideshare.net/teknoroman/calidad-normalizacionproductomercado)Blog honetan teknologia ikasgairako interesgarriak diren baliabideak aurkituko dira. Nahiz eta nire ikasleei zuzenduta egon, beharra duen edonori irekita dago. Klaseetan lantzen dugun gaien material osagarria aurkitu daiteke. Nik sortutako baliabideak baino, sarean aurki daitezkeenak, loturen bitartez, azalduko dira.
GAIAK
1.BATX
2.BATX
3. DBH
3D MARRAZKETA
4. DBH
ADIERAZPEN GRAFIKOA
AKOTAZIOA
ANTOLAKETA
ARDUINO
BIRZIKLAPENA
BISTAK
DENBORA LERROAK
EKONOMIA
ELEKTRIZITATE ESTATIKOA
ELEKTRIZITATEA
ELEKTRONIKA
ENERGIA
ERAIKUNTZA MATERIALAK
ESCORNABOT
ESKALAK
ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIOAK
FABRIKAZIO PROZEDURAK
IKASLEEN LANAK
IKURRAK
INSTALAZIO ELEKTRIKOA
KALITATEA
KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK
LANEN AURKEZPENA
MAKINAK
MARRAZKETA
MATERIALAK
MEKANISMOAK
MERKATUA
METROLOGIA
NORMALIZAZIOA
PERSPEKTIBAK
PLASTIKOAK
PNEUMATIKA
PRAKTIKAK
PRODUKTUA
PROIEKTUAK
ROBOTIKA
SELEKTIBITATEA
SIMULAGAILUAK
SOFTWARE
TEKNOLOGIAREN HISTORIA
UR INSTALAZIOA
ZENTRAL ELEKTRIKOAK
2014-05-03
2014-04-29
KALIBREA ETA MIKROMETROA
Piezak, makinak mekanizatu ondoren, neurtu behar dira ongi egina dauden ziurtatzeko. Barauts bat aukeratzerakoan bere diametroaren neurria baieztatzeko neurtu behar dut zuloa behar den tamainakoa egingo den jakiteko. Kasu hauetan kalibrea edo mikrometroa erabiliko da, segun nolako den pieza eta zein tamainakoa eta zer neurtu nahi dudan kontutan izanik. Derrigorrezko erraminta tailerrean mekanizazio lanak egiten direnean, bi neurgailu hauen erabilerari buruz oinarrizko informazioa hurrengo dokumentuan aurkiko da. (VERSIÓN EN ESPAÑOL: http://www.slideshare.net/teknoroman/calibre-y-micrmetro)
Kalibrearen erabilerari buruzko bideoa ondoren datorrena:
Kalibrearen erabilera praktikatzeko: (HANDITZEKO 1, HANDITZEKO 2)
Mikrometroaren erabilerari buruzko bideoa ondoren datorrena:
Mikrometroaren erabilera praktikatzeko: (HANDIETZEKO 1, HANDITZEKO 2)
2014-04-28
LAN ANTOLAKETA
Gizakiak animalia moduan izan duen arrakastaren zergaitietako bat, produktu artifizialak eraikitzeko duen ahalmenagatik izan da. Objektu horien produkzioaren antolaketa modu desberdinetan egin da historian zehar. Lehenengo gizakietan norberak bere erropa eta erraminta egin behar baldin bazuen gerora, teknika eta material berrien erabilerarengaitik espezializatu beharra gertatu zen, gremioetan antolatu arte. Produkzio mota hauek industri iraultzarekin porrot egin eta maila handiko produkzioara jo egin zen. Hori lortzeko, lana produkzio kateetan antolatzen hasi ziren.
Hurrengo bideoan, produkzio katea eta bere garapena, eta horrek langilearengan izan duen eragina ikus daiteke:
"Garai modernoak" pelikulan, Charles Chaplinek produkzio kate hauen ondorioz langilean sortarazten zituen arazoak zalatzen ditu ikuspuntu komikoa erabiliz. (http://eu.wikipedia.org/wiki/Tiempos_modernos)
Taylorismoa eta Fordismoaren ondoren Toyotismoa dator, langileari protagonismoa ematen dio prozesu produktiboan:
2014-03-29
ELEKTRIZITATEAREN HITZAK
Zergaitik objektu edo fenomenoak adierazteko erabiltzen ditugun hitzak, direnak dira? Noizean behin, hitzen jatorriari erreparatzea komenigarria izaten da. Nola, zergaitik, zeinek galdereei erantzuna aruki dezakegu bertan. Adibidez, elektrizitate hitza, asmatutako da?, ingelesetik dator?, XVIII. mendeko zientzilariek adostutako akronimo batetik dator? Hurrengo bideoaren bitartez, hitzaren jatorriaz gain, gaur egun elektrizitatearen hiztegian erabiltzen diren hitz desberdinen jatorria erakusten da. Honek, elektrizitatearen historiatik itzuli bat egiteko aukera ematen du baita ere.
ZENTRAL ELEKTRIKOAK: SORGAILUA
Zentral elektrikoetan elektrizitatea sortzen duen gailuak sorgailu edo alternadore izena hartzen du.
Fenomeno elektromagnetikoez baliatuz energia mekanikoa elektrikoan bihurtzeko ahalmena du gailu honek. Hau da, turbinek duten bira mugimendua, elektroien mugimenduan bihurtzen da aparatu hauen barruan.
![]() |
| Zentral hidroelektriko baten sorgailuaren alde mugikorra jartzen. |
Hau simulazio baten bitartez ikusteko, ondorengo animazioa jarraitu PHET web-orrian, bertan, Coloradoko Unibertsitateak denon esku usten dituen animazio gehiago aurki daitezke. (Java instalatuta izan behar duzu)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


