2011-10-13

ESKALAK ETA AKOTAZIOA

Eskalen bidez, irudia zein proportziotan egin degun errealitatearen arabera adierazten dugu:  
                                                             E=Marr/Err.
Ikus ondorengo helbidea eta praktikatu txikitze-eskala eta handitze-eskala.








Akotazioaren bidez, plano batean  marraztu ditugun bisten neurri errealak adierazteko arau-multzoa da. Jarraitu ondorengo helbidea akotazioan sakontzeko eta praktikatzeko.









2011-10-01

CAD

Diseinatzaileek behin zirriborroa esku hutsez egin dutenean, ordenagailua erabiltzen dute irudi arautu eta txukuna izateko. Horretarako CAD programak erabiltzen dituzte. CAD silglek ordenagailuaren laguntzaz eginiko diseinua dela adierazten dute, hau da, computer-aided design.
DraftSight -k 2 dimentsiotan marrazteko aukera ematen duen CAD programa da eta dohainik lortu daiteke. Eskuliburua ingelesez dago.



AutoCAD WS. AutoCAD programaren jabe den Autodesk-ek, on-line lan egiteko aukera ematen du "cloud" edo hodei filosofia jarraituta. Instalazio barik, AutoCAD-ek dituen oinarrizko aginduak erabiltzen ditu, AutoCAD WS izena duen programa honek. Erabiltzaileak izena eman ondoren lan egin dezake programa honekin ia edozein euskarrian: WEB, iPhone, iPad, Android ...



2011-09-12

PRESPEKTIBAK

PERSPEKTIBA ISOMETRIKOA:






Prespektiba isometrikoa lantzeko eta sakontzeko oso aproposa dira beste web hauek:


Prespektiba isometrikoan lan egiteko txantiloia hemen duzue:  txantiloi isometrikoa


CAVALIERI PERSPEKTIBA:



Cavalieri perspektriba lantzeko eta sakontzeko oso aproposa dira beste web hauek :






BISTAK

Institutuan Adierazpen grafikoari ( Marrazketa Teknikoa, bistak, prespektibak) buruz banatutako txostenaz gain, errefentzi moduan erabiltzen dudan beste hau eskura dezakezue. Elhuyarren web gunetik lortu daiteke eta dohain da, baina aurretik erregistratu behar duzue. Dokumentua pdf formatuan dago eta bere izenburua "Proiekzio_sistemak" da:

Beste web helbide batzuk jartzen dizkizuet gai honetan sakontzeko:




Bideo hauen bitartez bistak animazioen bitartez azaltzen dira, ea lagungarrien diren:


Eta beste hau:

Piezen forma zilindrikoak eta maldak (planu inklinatuak) nola ikusten diren bideo honetan argitzen da.









2011-09-05

SOMA KUBOA

Klase lehenengo egunetan, eta ikusmen espaziala lantzeko asmoz soma kuboarekin bueltaka arituko gara. Hemen daukazue klasean banatutako artxiboa:  somakuboa.pdf


Bideo honen bitartez kuboa nola eraikitzen den azaltzen da:



Soma kuboari buruz gehiago jakiteko  wikipediako lotura honetara jo: http://eu.wikipedia.org/wiki/Soma_kuboa