2013-11-02

MAKINA BAKUNAK

Makina bakunak edo sinpleak, oinarrizko mekanismo bakar batez osotutako makinak dira, palanka, planu inklinatua, ziria, gurpila, polea, tornua edo torlojua hain zuzen ere. Makina sinpleak gizakia antinatik erabiltzen dituen eta lan fisikoa arindu eta errazten dion oinarrizko tresna batzuk dira.
Ondoren, makina hauen funtzionamendua azaltzenduten bideo sorta azaltzen da:
PALANKAK:

PLANU INKLINATUA:

GURPILA:
POLEA:

TORLOJUA:




2013-10-28

ZIRKUITU MISTOAK. KIRCHHOFF-EN LEGEAK

Korronte zuzeneko zirkuituak ebazterako orduan, segun eta nola diseinatuta dauden bi modutan aurre egin diezaiekegu. Lehenengo eran, erresistentzia baliokidea (resistencia equivalente) bilatuko genuke eta gero konexioen arabera eta OHM-en legea (ley de ohm) aplikatuta lortuko genuke erresistentzia bakotzetik igarotzen den intentsitatea eta erortzen den tentsioa jakitea. Bigarren era batean, Kirchhoff-en legeak (leyes de kirchhoff) aplikatuko genituzke gauza berdina lortzeko. Zerk baldintzatzen du bat edo bestea erabiltzea? Sorgailu kopurua. Lehenengoan sorgailu bakarreko zirkuituetan aplikatuko dugu eta bigarrena sorgailu bat baino gehiago agertzen bazaigu.
  • Lehenengo kasuko zirkuituak honelakoak dira:
           Mota hontako zirkuituak ebazteko hurrengo bideoa lagungarria izan daiteke:



  • Bigarren motako zirkuituek beste itxura hau dute eta Kirchhoff-en legeak aplikatuta abazten dira:
           Beste mota hontako zirkuituak ebazteko hurrengo bideoa lagungarria izan daiteke:




Azalpenak eukeraz esteka honetan: HEMEN


2013-09-14

ZER DA ENERGIA?

Industria Teknologia I-ean, batxilergoan, gai honetatik hasi gara. Zer da energia? Ez da hain erreza galdera honi erantzun bat ematea. Sarrera honetan ekartzen dizuet galdera hori erantzuten saiatzen diren bideo batzuk, bertan zientzia dibulgatzaile eta irakasle batzuen azalpenak dituzue.


Bi bideo hauetan zientzia dibulgatzaile alemaniar batek era erakargarri batean saiatzen da izenburuko galdera erantzuten.


Beste honetan gizakiak energiaren izan duen harremana azaltzen digu eta nola izan den energia desbedinen erabileraren bilakaera. Nahiz eta Disney etxeko izan era sinple eta ulergarri batean azaltzen du energiaren kontzeptu abstratoa:

Gaia batxilergo mailan lantzeko beste esteka hauek dituzu: (gazteleraz)
- Teoria eta ariketak: rlopez33
- Energia ariketak ebatzita: Tecnología Industrial
- Teoria eta ariketak: IES GRAN CANARIA
- Begiratu eskubialdean dagoen menuan ESTEKA SAILKATUAK atalean energia eta BATX estekak.

TEKNOLIBURUTEGIAn beste liburu hau aurki dut, irudi eta eskema ikusgarriekin.


2013-04-27

HEGAZTIENTZAKO HABIAK

2.DBHko ikasleek eginiko proiektuen berri ematen dut oraingoan. Lan honen inguruan web-gune bat ere sortu da eginiko lanen berri eta nondik-norakoak azaltzeko. Guzti honen erruduna Asier Garcia, lankidea, izan da: HEGAZTIENTZAKO HABIAK
https://sites.google.com/site/hegaztientzakohabiak/home



2013-04-07

ELIKATZE ITURRIA: PRAKTIKAK

Sarrera honetan 4. DBHn burutuko dugun hurrengo lanaren berri ematen dut. Elektronika analogikoa gaiaren  barruan eta behin osagai pasibo eta erdi-eroaleak (diodoa) ikusi eta gero hurrengo praktika, Crocodile Clips simulagailuaren bitartez, egingo dugu. 
Elikatze iturri batek dituen osagaiak simulatu eta bakoitzak duen eragina grafika batean ikusiko da, osziloskopio bat izango balitz bezala. Ondorengo eskema erabili da gida modura.
("Elektronika Analogikoa". Juanjo Aduriz, Josu Berra, Oskar Jaio. Elhuyar, 2001)
Simulagailua lortzeko ikusi sarrera HAU