Blog honetan teknologia ikasgairako interesgarriak diren baliabideak aurkituko dira. Nahiz eta nire ikasleei zuzenduta egon, beharra duen edonori irekita dago. Klaseetan lantzen dugun gaien material osagarria aurkitu daiteke. Nik sortutako baliabideak baino, sarean aurki daitezkeenak, loturen bitartez, azalduko dira.
3.DBHn egin diren proiektuak aurkezten dira sarrera honetan. Maketa gehienak 1:250 eskalan eginak daude, material birziklatuak erabili dira eta DIN A-3 baten neurriak ditu oinarriak. Lehenengo irudian klikatuz proiektu bakoitzaren argazki eta talde bakoitzaren bideoa ikus eta jeitsi daiteke, bestean youtuben aurki daiteken bideoa da, non argazki eta bideoekin egina dagoen.
Inoiz ate baten heldulekua ikutzean karranpa bat jaso baduzu, edo artilezko jertsea kentzerakoan txinparta txikitxo batzuk entzun eta ilean azkura moduko bat sentitu badituzu elektrizitate estatikoaren adierazpenak dira. Normalean, egoera hauek gure gorputzeko kargen oreka apurtzen delako gertatzen da, gehienetan beste zerbaitekin igurtzi dugulako: moketarekin, jertsearekin. Gure gorputza kargatuta geratzen da eta nabaritzen ditugun karranpatxo horiek deskargen ondorio dira, materiak, naturak, oreka helburu duelako beti. Deskarga hauen adibiderik nabarmenena, ekaitzetan tximistak sortzen direnean izango litzateke. Ondoren, fenomeno honen gainean hainbat esperientzia eta adibide elkarreragile dituzu:
Van de Graaff sorgailuak elektrizitate estatikoa sortzen duen makina da, zientzia museoetan aurkitu daiteke:
Batzuetan elektrizitate estatikoaren ondorioak arriskutsuak izan daitezke:
Phet, Coloradoko unibertsitatearen web orrian elektrizitateari buruz aurki daitekeen materiala hauxe da: (javan oinarritutako aplikazio elkarreragileak dira)
IRUDIAN KLIKATU
IRUDIAN KLIKATU
Tximistak nola sortzen diren hurrengo animazioan duzu: Tximistetan sakontzeko wikipedia sarrera hau.
Eroski Consumer infografia honetan oso ondo azaltzen da tximistak nola sortu, tximistorratzak nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten, eta zeintzuk dira kontutan izatekoak tximistaldi batean:
Zirkuitu simulagailuen bitartez aurreikusi daiteke zein izango den zirkuitu baten portaera muntatu baino lehen. Gainera anka sartzeren bat egiten badugu ez da ezer izorratuko, osagaiak birtualak bait dira. Simulagailu asko daude, baina hemen dohainik lor daitezkenak jarriko dizkizuet. Zerrenda handitzen joango naiz ezagutzen ditudan neurrian.
YENKA: Antzina crocodile-clips bezela ezagutzen zen. Azken bertsioa osorik jeitsi daiteke dohainik, beti ere etxean bakarrik erabiltzen bada. Esteka honetatik abiatuta jeitsiera prozedura martxan jarriko da aukeraketa egokiak egiten badira: http://www.yenka.com/en/Free_Yenka_home_licences/
PhET: Beste aukera honekin zirkuitu oso sinpleak muntatu eta aztertu ahal izango dituzu. University of Colorado-k denon eskura jartzen dituen simulazio askoren artean hartuta dago. Java motorea erabiltzen du eta norberak bere hizkuntzara itzul ditzazke. Beheko irudiari emanez artxibo bat jeitsiko duzu, instalazio barik nahiko izango da abiaraztea martxan jartzeko.
Elektrizitatean dagoen legerik garrantzitsuena. Legeari izena ematen dio zientzilariak hiru magnitute elektrikoen arteko erlazioa topatu zuen XIX. mendean.