2022-07-19

mClon-UPA ROBOTA

 mClon-UPA, IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHIn, batxilergo Industria Teknologia ikasgaian erabiltzen dugun robota da. 


Robot hauen oinarrizko osagaiak hauek dira:

  • 3D inprimagailuan sortutako piezak.
  • Arduino UNO (edo bateragarria den) mikrokontrolagailua.
  • Fundumoto, motorrak kontrolatzeko plaka gehigarria (L298P-n oinarrituta)
  • Korronte zuzeneko 2 motor.
  • Infragorri 2 sentsore.
  • Ultrasoinu sentsore bat.
  • Elikatzeko 2 Litio-Ion bateria.

Honen inguruan sortu dugun dokumentazioa eta esperientziak webgune batean bildu dira: 

https://sites.google.com/upainstitutua.org/mclon-upa/sarrera


Robot hauek mClon proiektuan oinarrituta daude. Egileak María Loureiro ( @tecnoloxia ), Bernardo Álvarez ( @biober ) eta Miguel Gesteiro dira (lehenengo biak teknologia irakasleak galiziar institutuetan). mClon-i buruz gehiago jakiteko hurrengo estekak jarraitu:

2021-08-30

QCAD - 2D MARRAZKETA PROGRAMA

 QCAD programa erabiltzeko lehen urratsak azaltzen dituen bideo zerrenda. Teknologia ikasgaian, 2 dimentsiotako planoak ordenagailuz marrazteko.

Programaren web helbidea: https://www.qcad.org/en/




2019-07-03

ESCORNABOT MUNTAIA

UPAn bi Escornabot muntatu ditugu. Lan horretan sortutako informazioa webgune batean zintzilikatu dugu: ESCORNABOT-UPA



ESCORNABOT Galizian sortutako robot bat da, ume txikienei robotika eta programazioa hurbiltzeko nahian. Bee-bot robot komertzialaren antza dauka baina sortzaileen hitzetan, honekin alderatuz hiru gauza ditu kontutan hartzekoak:
  • Norberak eraiki dezake.
  • Hardware ireki (OSHW) eta Software aske (FOSS) proiektu bat da.
  • Diru aldetik, komertzialak baino merkeagoa atera daiteke.
Nik beste bat gehituko nioke, proiektu honetan, lan egiteko eta lorpenak partekatzeko prest dagoen komunitate bat  aurkituko duzula:

2017-03-09

PC ELIKATZE ITURRIA LABORATEGIKO ITURRI BATEAN BIRZIKLATU

2. batxilergoan hasi dugun proiektua aurkezten da sarrera honetan. Botatzeko zeuden ordenagailu zahar batzuetatik ateratako elikatze iturriak, tailerrean egiten diren proiektu eta muntaiak elikatzeko berrerabili nahi ditugu. Interneten aurki daitezkeen tutorial eta adibideen artean helbide honetan dagoena aukeratu da: "Tu propia fuente de voltaje regulable"


Proiektua ikasleei aurkezteko ondoko fitxategia erabili da. Elikatze iturriari buruz irudi batzuk aurkitzen dira eta proiektuak izango dituen fase edo zatiak aurreikusten dira. (El archivo presentación en español: AQUÍ)



Talde bakoitzak egiten dituen aurrerapenak blog batean argitaratuko ditu. Ondoren blog-ak ikusteko estekak daude.

2017-03-04

FREECAD. 3D-n MARRAZTEKO OPENSOURCE AUKERA.



2. batxilergoko ikasleek programa honekin marrazten dituzten piezak, gero 3D inpresorak eraikitzen ditu.

FreeCAD edozein tamainako objektu errealak diseinatzeko 3D modelatzaile parametriko bat da.  Modelaketa parametrikoak  zure diseinua era errez batean aldatzeko aukera ahalbidetzen du, irudiaren historialean atzera eginez eta parametroak aldatuz. FreeCAD kode irekiko eta oso pertsonalizagarria den programa da.

FreeCAD plataforma desberdinetan badabil (Windows, Mac eta Linux) eta, formatu anitzeko fitxategiak  (STEP, IGES, STL, SVG, DXF, OBJ, IFC, DAE)  irakurtzen eta sortzen ditu.


Web helbidea: http://www.freecadweb.org/
Programa jeisteko esteka: http://www.freecadweb.org/wiki/Download

Programa erabiltzen ikasteko tutorialak, Obijuan Academy-ren eskutik:





2015-06-05

SELEKTIBITATE ARIKETA EBATZIAK.

2010etik upv-ehu-n Industria Teknologia ikasgaian jarri diren azterketetako ariketak , ebatziak aurki daitezke site honetan: SELECTIVIDAD TECNOLOGIA INDUSTRIAL.





Edonork lan honetan landundu nahi badu bere ekarpenekin edo iruzkinak eginez, ongi etorria izango da. Kontaktu helbidea (teknoroman@upainstitutua.org)

2015-05-26

NOLA DABIL BATERIA?

Telefono mugikorren arrakastak orain arte ez hain erabiliak ziren gailu batzuetaz arduratzea ekarri gaitu: bateriak hain zuzen ere. Aspalditik pilak ezagunak ditugu eta inoiz kotxearen bateriari buruz berriren bat jaso dugu, batez ere agortu danean. Pilak eta bateriak bereizteko, bigarrenak behin agortuta berriz karga ditzakegula jakin behar dugu, ostera lehenak ez. Kotxe elektrikoek aurrera egiteko baterien teknologia zenbatean hobetzen den zain daude. Eta smartphone-en ezaugarrien artean, baterien iraupena garrantzitsuenetarikoa da. Baina NOLA DABIL BATERIA BAT?

Batteries are a triumph of science—they allow smartphones and other technologies to exist without anchoring us to an infernal tangle of power cables. Yet even the best batteries will diminish daily, slowly losing capacity until they finally die. Why does this happen, and how do our batteries even store so much charge in the first place? Adam Jacobson gives the basics on batteries.
Lesson by Adam Jacobson, animation by FOX Animation Domination High-Def.
View full lesson: http://ed.ted.com/lessons/why-batteri...

2014-10-28

ERRESISTENTZIA II

Erresistentziaren gainean egiten den bigarren sarrera da hau. Aurrekoan, java aplikazio baten bitartez erresistentziaren parametro desberdinak aldatzen ziren eta bakoitzaren eragina ikus zitekeen: HEMEN. Oraingoan, Pilar Latorrek eginiko flash animazio bat jartzen dizuet. Animazio honetan, hezkuntz ertaineko maila baterako, erresistentziari buruz eta erresistentziarekin teorikoki esan eta egin daitekena laburtuta aurki dezakezu. 

Handiago ikusteko HEMEN

2014-10-22

AC/DC: KORRONTE MOTAK DESBERDINTZEKO ANIMAZIOAK

Korronte elektriko bi mota daude, korronte zuzena eta korronte alternoa. Lehenengoan elektroiak noranzko berdinean mugitzen dira denboran zehar, eta bigarrenean noranzkoa aldiro aldatzen da, hau da, joan eta etorri egiten di. Sorgailuaren arabera korronte bat edo beste izango dugu zirkuituan. Horrela, korronte zuzena sortzen dutenek, pilak eta bateriak dira horregatik polaritatea markatuta dute eta zaindu behar da zirkuitu batean konektatzen direnean. Bestalde, korronte alternoa sortzen duten sorgailuak zentral elektrikoetan egoten dira, eta horregatik etxean darabilgun korronte mota alternoa. Hauetan polaritatea ez dago ezarrita maiztasun konstante batean aldatzen delako


HANDIAGOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Grafikoki adieraziko bagenitu bi korronte mota hauek, zuzenak lerro zuzen baten itxura izango luke, denboran zehar bere balioa mantenduz. Alternoa, ordea, denboran zehar aldatzen denez, gora eta behera egiten du uhin sinosoidal bat irudikatuz, Uhin horren maiztasuna 50Hz-takoa da Europan, horrek zera esan nahi du, segundu batean polaritatea 50 aldiz aldatzen dela.

ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIOAK: GELETAKO ZIRKUITUAK

Ondorengo animazioaren bitartez etxeko gela desberdinetan aurki ditzakegun zirkuituak agertzen dira: puntu batetik, bitik eta hirutik pizten diren argiak hain zuzen ere. Zirkuitu hauek hiru era desberdinetan azaltzen dira: eskema teorikoan, unifilarrean eta praktikoan. Interesgarria sarrera atalean datorren azalpena zirkuitu hauen muntaketari buruz.


HANDIAGOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

2014-10-21

IKUR ELEKTRIKOEN GALDETEGIA

Osagai elektrikoak era errez batean irudikatzeko ikur batzuen bitartez adierazten dira. Ikur horien bidez, geroago muntatuko diren zirkuituak diseinatzen dira. Hasiera batean gehien erabiliko ditugun ikurrak fitxategi HONETAN aurkitzen dira (ASSA ikastolako wikitik hartua). Zenbat ikasi duzun frogatzeko ondorengo testa egin, non bikoteak egin behar dituzun osagai bakoitza bere ikurrarekin.


Luis Gil-Guijarro-ren lana: IES Bahia de Algeciras

2014-09-09

ENERGIAREN KONTSERBAZIO ETA TRANSFORMAZIOA

Ondorengo animazioen bitartez, alde batetik energia mekanikoaren kontserbazioa adierazteko balio dute, lehenengo biak, eta bestetik energiaren transformazioa azaltzeko eta ulertzeko baliagarriak izan daitezke. Elkarreragintasun handikoak,  PHET  orritik lortu dira. (Java erabiltzen dute. Animazioa, artxibo batean, norberan ordenagailura jeisten da eta bertan abiarazi behar da)


ENERGIAREN KONTSERBAZIOA (iturriaren esteka1, esteka2)
Energía en el Skate Park: Básico
Irudian klikatu



Pista de patinar
Irudian klikatu


(La versión en español de las animaciones: conservación1 , conservación2)


ENERGIAREN TRANSFORMAZIOA (iturriaren esteka)
Cambios y formas de energías
Irudian klikatu

(la versión en español de esta animación: transformación)

2014-05-03

TEKNOLOGIAREN PROZESU ETA PRODUKTUAK

Batxilergoko Industri Teknologian, "Teknologia prozesuak eta porduktuak" moduluaren barruan lantzen diren gaien artean, Kalitatea, Normalizazioa, Produktua eta Merkatua daude.  Lau gai hauen laburpena hurrengo dokumentuan bilduta dago:
(versión en español:  http://www.slideshare.net/teknoroman/calidad-normalizacionproductomercado)



2014-04-29

KALIBREA ETA MIKROMETROA

Piezak, makinak mekanizatu ondoren, neurtu behar dira ongi egina dauden ziurtatzeko. Barauts bat aukeratzerakoan bere diametroaren neurria baieztatzeko neurtu behar dut zuloa behar den tamainakoa egingo den jakiteko. Kasu hauetan kalibrea edo mikrometroa erabiliko da, segun nolako den pieza eta zein tamainakoa eta zer neurtu nahi dudan kontutan izanik. Derrigorrezko erraminta tailerrean mekanizazio lanak egiten direnean, bi neurgailu hauen erabilerari buruz oinarrizko informazioa hurrengo dokumentuan aurkiko da. (VERSIÓN EN ESPAÑOL: http://www.slideshare.net/teknoroman/calibre-y-micrmetro)




Kalibrearen erabilerari buruzko bideoa ondoren datorrena:

Kalibrearen erabilera praktikatzeko: (HANDITZEKO 1, HANDITZEKO 2)


Mikrometroaren erabilerari buruzko bideoa ondoren datorrena:

Mikrometroaren erabilera praktikatzeko: (HANDIETZEKO 1, HANDITZEKO 2)

2014-04-28

LAN ANTOLAKETA

Gizakiak animalia moduan izan duen arrakastaren zergaitietako bat,  produktu artifizialak eraikitzeko duen ahalmenagatik izan da. Objektu horien produkzioaren antolaketa modu desberdinetan egin da historian zehar. Lehenengo gizakietan norberak bere erropa eta erraminta egin behar baldin bazuen gerora, teknika eta material berrien erabilerarengaitik espezializatu beharra gertatu zen, gremioetan antolatu arte. Produkzio mota hauek industri iraultzarekin porrot egin eta maila handiko produkzioara jo egin zen. Hori lortzeko, lana produkzio kateetan antolatzen hasi ziren.

Hurrengo bideoan, produkzio katea eta bere garapena, eta horrek langilearengan izan duen eragina ikus daiteke:


"Garai modernoak" pelikulan, Charles Chaplinek produkzio kate hauen ondorioz langilean sortarazten zituen arazoak zalatzen ditu ikuspuntu komikoa erabiliz. (http://eu.wikipedia.org/wiki/Tiempos_modernos)

Taylorismoa eta Fordismoaren ondoren Toyotismoa dator, langileari protagonismoa ematen dio prozesu produktiboan:


2014-03-29

ELEKTRIZITATEAREN HITZAK

Zergaitik  objektu edo fenomenoak adierazteko erabiltzen ditugun hitzak, direnak dira? Noizean behin, hitzen jatorriari erreparatzea komenigarria izaten da. Nola, zergaitik, zeinek galdereei erantzuna aruki dezakegu bertan. Adibidez, elektrizitate hitza, asmatutako da?, ingelesetik dator?, XVIII. mendeko zientzilariek adostutako akronimo batetik dator? Hurrengo bideoaren bitartez, hitzaren jatorriaz gain, gaur egun elektrizitatearen hiztegian erabiltzen diren hitz desberdinen jatorria erakusten da. Honek, elektrizitatearen historiatik itzuli bat egiteko aukera ematen du baita ere.

ZENTRAL ELEKTRIKOAK: SORGAILUA

Zentral elektrikoetan elektrizitatea sortzen duen gailuak sorgailu edo alternadore izena hartzen du. 

Fenomeno elektromagnetikoez baliatuz energia mekanikoa elektrikoan bihurtzeko ahalmena du gailu honek. Hau da, turbinek duten bira mugimendua, elektroien mugimenduan bihurtzen da aparatu hauen barruan. 
Zentral hidroelektriko baten sorgailuaren alde mugikorra jartzen.
Eta hori nola lortzen da? Hari eroalez eginiko begizta bat eremu magnetiko baten barruan mugiaraziz.


Hau simulazio baten bitartez ikusteko, ondorengo animazioa jarraitu PHET web-orrian, bertan, Coloradoko Unibertsitateak denon esku usten dituen animazio gehiago aurki daitezke. (Java  instalatuta izan behar duzu)
 Sorgailua

.




Hasteko irudian klikatu


2014-03-13

MASA ALDATU GABE FABRIKAZIO PROZEDURAK

Edozer eraikitzeko pieza desberdinak behar dira. Pieza horiek egiteko modu desberdinak daude, material, zailtasun, jasan behar dituen esfortsuen arabera. Modu horien artean masa aldatu gabe sortzen diren piezak daude, eta hauek bi taldetan sailkatzen dira, moldearen bidez sortzen direnak eta behartuta beren itxura aldatzen dutenak. Hauen gainean sortutako materiala ondoren aurkezten da:

MOLDEAREN BITARTEZ:


ITXURAGABETZEAREN BITARTEZ


2014-02-13

PNEUMATIKA SIMULAGAILUAK

Osagai pneumatikoen funtzionamendua askoz hobeto ulertzen da animazio baten bitartez ikusten bada. Sarrera honetan, on line eta dohainik diren aukeren zerrenda bat egin dut, aproposa, batez ere, lehen azalpenak arbela digitalean emateko:


1.- Antonio Bueno teknologia irakasleak eginiko simulagailua. Sinplea eta oinarrizko elementuekin. Online eta dohainik. Orri osoan ikusteko HEMEN klikatu.


2.- LogicLab -ek eginikoa grafikoak zainduagoak ditu, errealitatera gehiago hurbiltzen da. Panel baten aurrean zaudela ematen du. Norberak hodiak jartzen ditu eta martxan jartzen du simulazioa. Online, 7 ariketa (Lessons) edo zirkuitu sinple muntatu daitezke, hasteko oso ondo dago. 




3.- Espainiko ministerioaren orrietan beste simulagailu hau aurki daiteke. Aurrekoen ezaugarriak betetzen ditu, on line eta sinplea. Handiago ikusteko HEMEN klikatu.


4.- Ingelesez dago hurrengo simulagailua. Eskerrak ikurrak denontzako berdinak direla. Handiago ikusteko HEMEN klikatu.




2013-12-17

FRITZING: PROTOBOARD-ETIK PCB-RA


FRITZING diseinu elektronikoan erabiltzen den progama aske bat da. Zirkuitu berdina, hiru modu desberdinetan bistara daiteke, protoboard eran, ikur normalizatuz osotutako eskema eran, eta PCB edo zirkuitu inpreso moduan. Honela zirkuitu batek egiten duen bidea jarrai daiteke; hasiera batean protoboard-en frogak egiten dira, nola funtzionatzen duen aztertzeko eta akatsak baditu zuzentzeko; hortik behin betiko eskema bat lortzen da; eta, bukatzeko, PCB edo plaka batera eramaten da bere funtzioa bete dezan. Tailerrean egiten diren hainbat muntairen adierazpena eta konexioen nondik norako azaltzeko oso aproposa den softwarea. Baina kontuz, ez da simuladore bat, baizik eta diseinurako programa bat, PCB plakak diseinatzeko hain zuzen ere.
Mikroprozesadore desberdinak munta daitezke, eta horien artean Arduinorako prestatuta dago.


Estekak: