2022-07-19

mClon-UPA ROBOTA

 mClon-UPA, IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHIn, batxilergo Industria Teknologia ikasgaian erabiltzen dugun robota da. 


Robot hauen oinarrizko osagaiak hauek dira:

  • 3D inprimagailuan sortutako piezak.
  • Arduino UNO (edo bateragarria den) mikrokontrolagailua.
  • Fundumoto, motorrak kontrolatzeko plaka gehigarria (L298P-n oinarrituta)
  • Korronte zuzeneko 2 motor.
  • Infragorri 2 sentsore.
  • Ultrasoinu sentsore bat.
  • Elikatzeko 2 Litio-Ion bateria.

Honen inguruan sortu dugun dokumentazioa eta esperientziak webgune batean bildu dira: 

https://sites.google.com/upainstitutua.org/mclon-upa/sarrera


Robot hauek mClon proiektuan oinarrituta daude. Egileak María Loureiro ( @tecnoloxia ), Bernardo Álvarez ( @biober ) eta Miguel Gesteiro dira (lehenengo biak teknologia irakasleak galiziar institutuetan). mClon-i buruz gehiago jakiteko hurrengo estekak jarraitu:

2021-08-30

QCAD - 2D MARRAZKETA PROGRAMA

 QCAD programa erabiltzeko lehen urratsak azaltzen dituen bideo zerrenda. Teknologia ikasgaian, 2 dimentsiotako planoak ordenagailuz marrazteko.

Programaren web helbidea: https://www.qcad.org/en/




2019-07-03

ESCORNABOT MUNTAIA

UPAn bi Escornabot muntatu ditugu. Lan horretan sortutako informazioa webgune batean zintzilikatu dugu: ESCORNABOT-UPA



ESCORNABOT Galizian sortutako robot bat da, ume txikienei robotika eta programazioa hurbiltzeko nahian. Bee-bot robot komertzialaren antza dauka baina sortzaileen hitzetan, honekin alderatuz hiru gauza ditu kontutan hartzekoak:
  • Norberak eraiki dezake.
  • Hardware ireki (OSHW) eta Software aske (FOSS) proiektu bat da.
  • Diru aldetik, komertzialak baino merkeagoa atera daiteke.
Nik beste bat gehituko nioke, proiektu honetan, lan egiteko eta lorpenak partekatzeko prest dagoen komunitate bat  aurkituko duzula:

2017-03-09

PC ELIKATZE ITURRIA LABORATEGIKO ITURRI BATEAN BIRZIKLATU

2. batxilergoan hasi dugun proiektua aurkezten da sarrera honetan. Botatzeko zeuden ordenagailu zahar batzuetatik ateratako elikatze iturriak, tailerrean egiten diren proiektu eta muntaiak elikatzeko berrerabili nahi ditugu. Interneten aurki daitezkeen tutorial eta adibideen artean helbide honetan dagoena aukeratu da: "Tu propia fuente de voltaje regulable"


Proiektua ikasleei aurkezteko ondoko fitxategia erabili da. Elikatze iturriari buruz irudi batzuk aurkitzen dira eta proiektuak izango dituen fase edo zatiak aurreikusten dira. (El archivo presentación en español: AQUÍ)



Talde bakoitzak egiten dituen aurrerapenak blog batean argitaratuko ditu. Ondoren blog-ak ikusteko estekak daude.

2017-03-04

FREECAD. 3D-n MARRAZTEKO OPENSOURCE AUKERA.



2. batxilergoko ikasleek programa honekin marrazten dituzten piezak, gero 3D inpresorak eraikitzen ditu.

FreeCAD edozein tamainako objektu errealak diseinatzeko 3D modelatzaile parametriko bat da.  Modelaketa parametrikoak  zure diseinua era errez batean aldatzeko aukera ahalbidetzen du, irudiaren historialean atzera eginez eta parametroak aldatuz. FreeCAD kode irekiko eta oso pertsonalizagarria den programa da.

FreeCAD plataforma desberdinetan badabil (Windows, Mac eta Linux) eta, formatu anitzeko fitxategiak  (STEP, IGES, STL, SVG, DXF, OBJ, IFC, DAE)  irakurtzen eta sortzen ditu.


Web helbidea: http://www.freecadweb.org/
Programa jeisteko esteka: http://www.freecadweb.org/wiki/Download

Programa erabiltzen ikasteko tutorialak, Obijuan Academy-ren eskutik: