2012-01-22

ERRESISTENTZIA

Erresistentzia elektrikoaren  fenomeno fisikoa ulertzeko kontutan izan behar da korronte elektrikoa gertatzen denean, elektroiak eragozpenak izaten dituztela materian zehar higitzen direnean. Eragozpen edo oztopo horri erresistentzia deitzen zaio. Gorputz zilindriko batek zenbateko oztopo jartzen duen korronte elektrikoari jakiteko kontutan izan behar diren aldagaiak hurrengoak dira: gorputz horren material mota (ρ( edo erresistibidadea),  luzera (L) eta gorputzaren mozketaren ondorioz duen azalera (A). Hurrengo java animazioaren bidez bakoitzaren eragina ikusiko duzu:




                                 

Erresistentzia osagai pasibo bat da. Elektronikan oso erabilia, intentsitatea eta tentsioa balioak kontrola daitezke. Mota askotakoak daude. Finkoak, aldagarriak , ez linealak, ... Finkoen artean badaude batzuk koloredun eraztun batzuk dituztenak, marka horiek euren balio ohmikoa adierazten dute. Hurrengo helbidean aplikazio desberdinen estekak dauzkazu kolore kodea errezago deszifratzeko:

http://todotecnicoymas.blogspot.com/2011/08/como-saber-el-valor-ohmico-de-una.html



Erresistentzia finko mota desberdinak
Erresitentzia finkoaren ikurra.





Kolorea
1. eraztuna
2. eraztuna
3. eraztuna
Biderkatzailea
4. eraztuna
Perdoia
beltza
0
0
×100

marroia
1
1
×101
±1%
gorria
2
2
×102
±2%
laranja
3
3
×103

horia
4
4
×104

berdea
5
5
×105
±0.5%
urdina
6
6
×106
±0.25%
morea
7
7
×107
±0.1%
grisa
8
8
×108
±0.05%
zuria
9
9
×109

urrea


×0.1
±5%
zilarra


×0.01
±10%
kolore gabe



±20%


Erresistentziei buruz informazioa wikipedian: 

Erresistentzia aldagarriak: potentziometroak, doigarriak.

Potentziometroa


Erresistentzia aldagarri doigarria

Ikur normalizatua
Erresistentzia ez-linealak, inguruko egoeraren baten menpe daude:
Argiaren arabera aldatzen direnei LDR izena ematen zaie.
Tenperaturaren arabera aldatzen direnak: PTC eta NTC
Tentsioaren arabera aldatzen den erresistentziak  VDR izena hartzen du
Erresistentzia hauek ikur hauen bitartez adierazten dira eskemetan:

No hay comentarios:

Publicar un comentario