2011-10-13

ESKALAK ETA AKOTAZIOA

Eskalen bidez, irudia zein proportziotan egin degun errealitatearen arabera adierazten dugu:  
                                                             E=Marr/Err.
Ikus ondorengo helbidea eta praktikatu txikitze-eskala eta handitze-eskala.








Akotazioaren bidez, plano batean  marraztu ditugun bisten neurri errealak adierazteko arau-multzoa da. Jarraitu ondorengo helbidea akotazioan sakontzeko eta praktikatzeko.









2011-10-01

CAD

Diseinatzaileek behin zirriborroa esku hutsez egin dutenean, ordenagailua erabiltzen dute irudi arautu eta txukuna izateko. Horretarako CAD programak erabiltzen dituzte. CAD silglek ordenagailuaren laguntzaz eginiko diseinua dela adierazten dute, hau da, computer-aided design.
DraftSight -k 2 dimentsiotan marrazteko aukera ematen duen CAD programa da eta dohainik lortu daiteke. Eskuliburua ingelesez dago.



AutoCAD WS. AutoCAD programaren jabe den Autodesk-ek, on-line lan egiteko aukera ematen du "cloud" edo hodei filosofia jarraituta. Instalazio barik, AutoCAD-ek dituen oinarrizko aginduak erabiltzen ditu, AutoCAD WS izena duen programa honek. Erabiltzaileak izena eman ondoren lan egin dezake programa honekin ia edozein euskarrian: WEB, iPhone, iPad, Android ...