2013-04-27

HEGAZTIENTZAKO HABIAK

2.DBHko ikasleek eginiko proiektuen berri ematen dut oraingoan. Lan honen inguruan web-gune bat ere sortu da eginiko lanen berri eta nondik-norakoak azaltzeko. Guzti honen erruduna Asier Garcia, lankidea, izan da: HEGAZTIENTZAKO HABIAK
https://sites.google.com/site/hegaztientzakohabiak/home



2013-04-07

ELIKATZE ITURRIA: PRAKTIKAK

Sarrera honetan 4. DBHn burutuko dugun hurrengo lanaren berri ematen dut. Elektronika analogikoa gaiaren  barruan eta behin osagai pasibo eta erdi-eroaleak (diodoa) ikusi eta gero hurrengo praktika, Crocodile Clips simulagailuaren bitartez, egingo dugu. 
Elikatze iturri batek dituen osagaiak simulatu eta bakoitzak duen eragina grafika batean ikusiko da, osziloskopio bat izango balitz bezala. Ondorengo eskema erabili da gida modura.
("Elektronika Analogikoa". Juanjo Aduriz, Josu Berra, Oskar Jaio. Elhuyar, 2001)
Simulagailua lortzeko ikusi sarrera HAU