2014-10-28

ERRESISTENTZIA II

Erresistentziaren gainean egiten den bigarren sarrera da hau. Aurrekoan, java aplikazio baten bitartez erresistentziaren parametro desberdinak aldatzen ziren eta bakoitzaren eragina ikus zitekeen: HEMEN. Oraingoan, Pilar Latorrek eginiko flash animazio bat jartzen dizuet. Animazio honetan, hezkuntz ertaineko maila baterako, erresistentziari buruz eta erresistentziarekin teorikoki esan eta egin daitekena laburtuta aurki dezakezu. 

Handiago ikusteko HEMEN

2014-10-22

AC/DC: KORRONTE MOTAK DESBERDINTZEKO ANIMAZIOAK

Korronte elektriko bi mota daude, korronte zuzena eta korronte alternoa. Lehenengoan elektroiak noranzko berdinean mugitzen dira denboran zehar, eta bigarrenean noranzkoa aldiro aldatzen da, hau da, joan eta etorri egiten di. Sorgailuaren arabera korronte bat edo beste izango dugu zirkuituan. Horrela, korronte zuzena sortzen dutenek, pilak eta bateriak dira horregatik polaritatea markatuta dute eta zaindu behar da zirkuitu batean konektatzen direnean. Bestalde, korronte alternoa sortzen duten sorgailuak zentral elektrikoetan egoten dira, eta horregatik etxean darabilgun korronte mota alternoa. Hauetan polaritatea ez dago ezarrita maiztasun konstante batean aldatzen delako


HANDIAGOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Grafikoki adieraziko bagenitu bi korronte mota hauek, zuzenak lerro zuzen baten itxura izango luke, denboran zehar bere balioa mantenduz. Alternoa, ordea, denboran zehar aldatzen denez, gora eta behera egiten du uhin sinosoidal bat irudikatuz, Uhin horren maiztasuna 50Hz-takoa da Europan, horrek zera esan nahi du, segundu batean polaritatea 50 aldiz aldatzen dela.

ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIOAK: GELETAKO ZIRKUITUAK

Ondorengo animazioaren bitartez etxeko gela desberdinetan aurki ditzakegun zirkuituak agertzen dira: puntu batetik, bitik eta hirutik pizten diren argiak hain zuzen ere. Zirkuitu hauek hiru era desberdinetan azaltzen dira: eskema teorikoan, unifilarrean eta praktikoan. Interesgarria sarrera atalean datorren azalpena zirkuitu hauen muntaketari buruz.


HANDIAGOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

2014-10-21

IKUR ELEKTRIKOEN GALDETEGIA

Osagai elektrikoak era errez batean irudikatzeko ikur batzuen bitartez adierazten dira. Ikur horien bidez, geroago muntatuko diren zirkuituak diseinatzen dira. Hasiera batean gehien erabiliko ditugun ikurrak fitxategi HONETAN aurkitzen dira (ASSA ikastolako wikitik hartua). Zenbat ikasi duzun frogatzeko ondorengo testa egin, non bikoteak egin behar dituzun osagai bakoitza bere ikurrarekin.


Luis Gil-Guijarro-ren lana: IES Bahia de Algeciras