QCAD programa erabiltzeko lehen urratsak azaltzen dituen bideo zerrenda. Teknologia ikasgaian, 2 dimentsiotako planoak ordenagailuz marrazteko.
Blog honetan teknologia ikasgairako interesgarriak diren baliabideak aurkituko dira. Nahiz eta nire ikasleei zuzenduta egon, beharra duen edonori irekita dago. Klaseetan lantzen dugun gaien material osagarria aurkitu daiteke. Nik sortutako baliabideak baino, sarean aurki daitezkeenak, loturen bitartez, azalduko dira.
GAIAK
1.BATX
2.BATX
3. DBH
3D MARRAZKETA
4. DBH
ADIERAZPEN GRAFIKOA
AKOTAZIOA
ANTOLAKETA
ARDUINO
BIRZIKLAPENA
BISTAK
DENBORA LERROAK
EKONOMIA
ELEKTRIZITATE ESTATIKOA
ELEKTRIZITATEA
ELEKTRONIKA
ENERGIA
ERAIKUNTZA MATERIALAK
ESCORNABOT
ESKALAK
ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIOAK
FABRIKAZIO PROZEDURAK
IKASLEEN LANAK
IKURRAK
INSTALAZIO ELEKTRIKOA
KALITATEA
KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK
LANEN AURKEZPENA
MAKINAK
MARRAZKETA
MATERIALAK
MEKANISMOAK
MERKATUA
METROLOGIA
NORMALIZAZIOA
PERSPEKTIBAK
PLASTIKOAK
PNEUMATIKA
PRAKTIKAK
PRODUKTUA
PROIEKTUAK
ROBOTIKA
SELEKTIBITATEA
SIMULAGAILUAK
SOFTWARE
TEKNOLOGIAREN HISTORIA
UR INSTALAZIOA
ZENTRAL ELEKTRIKOAK
2021-08-30
2019-07-03
ESCORNABOT MUNTAIA
UPAn bi Escornabot muntatu ditugu. Lan horretan sortutako informazioa webgune batean zintzilikatu dugu: ESCORNABOT-UPA.
ESCORNABOT Galizian sortutako robot bat da, ume txikienei robotika eta programazioa hurbiltzeko nahian. Bee-bot robot komertzialaren antza dauka baina sortzaileen hitzetan, honekin alderatuz hiru gauza ditu kontutan hartzekoak:
- Norberak eraiki dezake.
- Hardware ireki (OSHW) eta Software aske (FOSS) proiektu bat da.
- Diru aldetik, komertzialak baino merkeagoa atera daiteke.
- escornabot_users foroa
- Escornabot Github-en
- @escornabot Twitter-en
- Escornabot Fans Telegram-en (escornafans)
- Ekarpen gehiago esteka moduan webgunearen azken orrian: ESTEKAK - ITURRIAK
2017-03-09
PC ELIKATZE ITURRIA LABORATEGIKO ITURRI BATEAN BIRZIKLATU
2. batxilergoan hasi dugun proiektua aurkezten da sarrera honetan. Botatzeko zeuden ordenagailu zahar batzuetatik ateratako elikatze iturriak, tailerrean egiten diren proiektu eta muntaiak elikatzeko berrerabili nahi ditugu. Interneten aurki daitezkeen tutorial eta adibideen artean helbide honetan dagoena aukeratu da: "Tu propia fuente de voltaje regulable"
Proiektua ikasleei aurkezteko ondoko fitxategia erabili da. Elikatze iturriari buruz irudi batzuk aurkitzen dira eta proiektuak izango dituen fase edo zatiak aurreikusten dira. (El archivo presentación en español: AQUÍ)
Talde bakoitzak egiten dituen aurrerapenak blog batean argitaratuko ditu. Ondoren blog-ak ikusteko estekak daude.
2 BATX
|
BLOG
|
2OBACH
|
BLOG
|
1.TALDEA
|
1º GRUPO
| ||
2. TALDEA
|
2º GRUPO
| ||
3. TALDEA
|
3º GRUPO
| ||
4. TALDEA
| |||
5. TALDEA
| |||
6. TALDEA
|
2017-03-04
FREECAD. 3D-n MARRAZTEKO OPENSOURCE AUKERA.
2. batxilergoko ikasleek programa honekin marrazten dituzten piezak, gero 3D inpresorak eraikitzen ditu.
FreeCAD plataforma desberdinetan badabil (Windows, Mac eta Linux) eta, formatu anitzeko fitxategiak (STEP, IGES, STL, SVG, DXF, OBJ, IFC, DAE) irakurtzen eta sortzen ditu.
Web helbidea: http://www.freecadweb.org/
Programa jeisteko esteka: http://www.freecadweb.org/wiki/Download
Programa erabiltzen ikasteko tutorialak, Obijuan Academy-ren eskutik:
- Lehen bilduma: "Diseño de piezas con FreeCad"
- Bigarren bilduma: "Tutorial FreeCad. Temporada 2"
2015-06-05
SELEKTIBITATE ARIKETA EBATZIAK.
2010etik upv-ehu-n Industria Teknologia ikasgaian jarri diren azterketetako ariketak , ebatziak aurki daitezke site honetan: SELECTIVIDAD TECNOLOGIA INDUSTRIAL.
Edonork lan honetan landundu nahi badu bere ekarpenekin edo iruzkinak eginez, ongi etorria izango da. Kontaktu helbidea (teknoroman@upainstitutua.org)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)