2014-10-22

AC/DC: KORRONTE MOTAK DESBERDINTZEKO ANIMAZIOAK

Korronte elektriko bi mota daude, korronte zuzena eta korronte alternoa. Lehenengoan elektroiak noranzko berdinean mugitzen dira denboran zehar, eta bigarrenean noranzkoa aldiro aldatzen da, hau da, joan eta etorri egiten di. Sorgailuaren arabera korronte bat edo beste izango dugu zirkuituan. Horrela, korronte zuzena sortzen dutenek, pilak eta bateriak dira horregatik polaritatea markatuta dute eta zaindu behar da zirkuitu batean konektatzen direnean. Bestalde, korronte alternoa sortzen duten sorgailuak zentral elektrikoetan egoten dira, eta horregatik etxean darabilgun korronte mota alternoa. Hauetan polaritatea ez dago ezarrita maiztasun konstante batean aldatzen delako


HANDIAGOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Grafikoki adieraziko bagenitu bi korronte mota hauek, zuzenak lerro zuzen baten itxura izango luke, denboran zehar bere balioa mantenduz. Alternoa, ordea, denboran zehar aldatzen denez, gora eta behera egiten du uhin sinosoidal bat irudikatuz, Uhin horren maiztasuna 50Hz-takoa da Europan, horrek zera esan nahi du, segundu batean polaritatea 50 aldiz aldatzen dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario